Bi eserleku,
bata bestearen aurrean,
bat zuretzat ta bestea niretzat.
Zu, zure barne mundua ezagutzeko gogoz,
eta ni, zure bidelagun izateko prest!

Ongi etorri terapia espazio honetara! 

Maddalen Aristegi Sanchez naiz eta bakarkako terapia eskaintzen dut. Zure min, dolu edota ezinegonak goxatzeko eta ulertzeko autoezagutzan oinarriturako bidea elkarrekin egitea proposatzen dizut.  Horretarako entzuna eta zaindua izango zaren epairik gabeko espazio  bat aurkezten dizut.

Gehiago ezagutu nahi banauzu “Nor naiz?” atala kuxkuxeatu dezakezu, eta eskaintzaren dudan terapiaren inguruan irakurtzen jarraitu nahi baduzu “Terapia” atala duzu eskuragarri.

Zuzenean nirekin harremanetan ipini nahi baduzu azpiko galdetegia bete dezakezu edota “Kontaktua” atalean dauden beste harreman iturrietatik kontaktatu dezakezu nirekin. Ahal bezain azkar erantzungo dizut.

    Ba al duzu galderarik?