Nor naiz?

Maddalen Aristegi Sanchez

Psikologian lizentziatua
Gestalt terapeuta
IFS-n (Internal family systems therapy) aditua
Sexologian titulatua
Terapeuta menstruala

Maddalen Aristegi Sanchez naiz, psikologian lizentziatua eta terapeuta.

Txikitatik interes handia izan dut  psikologiaren inguruan eta oso gaztetatik argi nuen, gainera, psikologia ikasiko banuen Argentinan izango zela.

Magisteritzan diplomatu ondoren, amets horri heldu nion eta psikologia Argentinako Cordobako Unibertsitatean ikasi nuen. Ikuspegi psikoanalitikoa zuen unibertsitatea izateak erabat bat egiten zuen nire interesekin, eta bertan 7 urteko esperientzia aberasgarria bizi izan nuen, bai maila profesionalean bai pertsonalean ere.

Garai horretan, hainbat formakuntza osagarri egin nituen: psikologia sozialean espezializatu nintzen, terapeuta menstruala izateko ikasketak burutu nituen, Reich-en ikuspegi korporala landu nuen eta Komunikazio Ez Bortitzean trebatu nintzen, besteak beste.

Euskal Herrira itzultzean, sexologiako ikasketak egin nituen, eta ondoren Gestalt terapian eta IFS-n formatzen jarraitu nuen. Gaur egun, trauman sakontzen jarraitzen dut.  Nire ibilbide profesional eta pertsonalean feminismoak eta teoria dekolonialek garrantzi handia izan dute, gaur egun nire sendogarri direlarik. 

Formakuntzaz gain, tailerrak eskaintzea betidanik izan da nire beste pasioetako bat: ziklizitatean oinarritutako tailerrak, kosmetika natural eta eskulanak. Argentinan eta Euskal Herrian talde-ikastaroak eskaini izan ditut, 1:1 terapiak eskaintzen hasi aurretik.

Azkenik eta ni pixkat gehiago ezagutzeko, sortzea eta eskulanak egitea izugarri gustatzen zait: joskintza, zestagintza, argazkilaritza analogikoa, zeramika… Eskulan berriak ikastea maite dut.