Zer topatuko duzu banako terapian?
Garapen pertsonalean zentratutako banakako terapia humanistikoa eskaintzen dut. Norberak ekartzen duzuen ezinegonetan bidelagun izatea da nire proposamena. Sentitu, hausnartu eta elkarrekin estrategiak sortzen laguntzea da nire nahia. Zure beharretara egokitzen den ibilbide terapeutikoa diseinatzen dut, ondoren elkarrekin egingo dugun bideari ekiteko. Niretzat oso garrantzitsua da prozesu hau modu xamur eta goxoan egitea, elkarrekin.

Entzuna eta zaindua izango zaren espazioa

Epairik gabeko espazioa segurua

Autoezagutzara bideratutako espazioa

Espazioa feminista
TRATAMENTU TERAPEUTIKOAK
Ezinegonak goxatzea
Bizitzako ezinegonak, minak, beldurrak, tristurak edota doluek dakartzatzen bizipenak landuko ditugu. Beti ere, garapen pertsonalean zentratuz. Nire nahia bizitzen ari zaren egoera gazi-gozoan (askotan garratzak direnak) bidelagun izatea da.
Ziklizitatea biziz
Hilerokoaren zikloaren ezagutzan murgiltuko gara: faseak ezagutuz, nola bizitzen dituzun sentituz eta zer eskaini diezazuketen hausnartuz. Ibilbide honen helburua ziklikoki bizitzeko estrategiak sortzea da.
